XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ezin oraindik ulertu dut, nola Bernard Swing artilleriko kapitanak zaldundiko Philip Osborne kapitana atzipetzea lortu zuan -, esan zion Pierre Dimusin ostatularia, buruz aski gogorra zan Mathius Ratle lur-jabeak.
- Errez, gizona, - erantzun zion buruz argiegia zan Pierre Dimusin arroztegi-jaun oro-lardaskalariak -.
- Bernard Swing artillerikoak azkeneko bi urratsak txikiagoak eman eta garaitz-aurretik itzultzeaz gaiñera, borrokaren epailleak, Horace Crest lege-gizonak, zenbatekoan, bederatzitik amarrera igarotzeko asti gutxiago artu zuala, ez al ziñan oartu?.
Orrela,
Ori guzia, jakiña, aurretik Bernard Swing artillerikoarekin aurretik alkar arturik zegoalako egin zuan Horace Crest lege-gizonak.
Bazekian Pierre Dimusin joku-zikin-zaleak, ori ez zala egia, baiñan bazekian baitare bere itzik ez zuala Mathius Ratle buru legorrak zalantzan jarriko.
Ala gertatu ere gertatu zan.
- Zerriak, - oiu egin zuan Mathius Ratle lur-jabe sendoak.
- Ez dute egin dutenaz poztutzerik izango.
- Adiskide aundia nuan Philip Osborne zaldundiko kapitana, eta nik ordaindueraziko diet aren eriotza, maltzulkeriz erail duten bi deabru zikin oiei bizia tiroka kenduz.
- Ez zaizu arrazoirik peitzen.
- Zuk gaiñera, ain tiratzaille bikaiña izanik, errez botako duzu ankaz gora maltzurkerirako ain trebea dan bezala, pistola erabiltzeko ain baldarra dan artilleriko kapitan ori.
- Ta Horace Crest lege-gizon ustel kakazu ori? - Goazen banaka-banaka, eta asi gaitezen kapitanaz.
- Bedi. Nai al duzu borroka ontan epaille izan? - Bai pozik!.
Ain pozik ere! Orixe bait zan ain zuzen Pierre Dimusin arroztegi-jaun asmo-okerrak billatzen zuana.
Eskuz-eskuzko borroka berri bat sortuerazi, eta borroka orren bitartez Miss BBB'rekingo ezkontza-bidean etsai bat gutxiagorekin gelditu.
- Astakillo onek errez ilko dik artilleriko kapitana.
- Lege-gizona ordea, au bezain tiratzaille yayoa duk-eta, utzi dezagun lege-gizonaren erailketa beste egun baterako eta beste era baterako, - pentsatzen zuan bere-baitan.
Iritxi zan eguerdia.